Mostrando entradas con la etiqueta aurkikuntzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aurkikuntzak. Mostrar todas las entradas
2012/11/14
2012/10/05
Iturissa, baskoi hiriaren aztarnak aurkitu dituzte Aurizberrin (Nafarroa)
ARKEOLOGIA
Iturissa hiriaren aztarnak aurkitu dituzte; atseden gune gisa definitu zuten bere garaian
Pirinioetako erromatar galtzadak ikertu ondoren aurkitu du Aranzadik baskoien hiria Aurizberrin. Antoninok Astorga eta Bordele artean egindako bidaian kokatu zuen, Iruñea eta Ibañeta artean, eta atsedenerako gune gisa definitu zuen
Berria.info » Kultura, 2012-10-05 - 08:46:59
Garrantzi arkeologiko handia duen aurkikuntza egin berri du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko hiri baskoi bat aurkitu dute elkarteko arkeologoek Aurizberrin (Nafarroa), eta gaur aurkeztuko dute Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusiak eta Juan Mari Martinez Txoperena arkeologo taldeko kideak.
Azkeneko urteetan Pirinioetako erromatar galtzadak ikertu ditu Aranzadik, eta haien bidez iritsi da Iturissa aurkitzera. Hain zuzen ere, Kristo ondorengo I. mendean, Estrabonek bere idatzietan aipatu zuen Iturissa hiri baskoia, eta ondorengo mendeetan ere behin baino gehiagotan egin zioten aipamena. Antoninok Astorga eta Bordele artean egindako bidaian kokatu zuen, Iruñea eta Ibañeta artean, eta atsedenerako gune gisa definitu zuen. VII. mendean idatzitako beste testu batean ere aipatzen da Iturissa, baina zehaztasun gutxiagorekin.
Europako Batzordeak sustatutako programa batekin egin ditu indusketak Aranzadik, eta. Iturissaz gain, bi milario ere aurkitu dituzte arkeologoek, Pirinioetan kokatutako aurrenekoak. Bi milarioak etzanda eta erdi lurperatuta zeuden, bide zahar baten ondoan. Arkeologoen iritziz, aurkikuntzak baieztatzen du erromatar galtzada bat litzatekeela bide hori. Milarioak bi metro luze dira, eta epigrafiek adierazten dute Constantzio I. a Kloro eta Aurelianorenak liratekeela. Ageriko epigrafiarik gabeko hirugarren milario bat ere aurkitu dute.
- Bideoak eta informazio gehiago: Aurizberriko Iturissa aztarnategiaren "potentzialitatea" nabarmendu du Aranzadik. Joxerra Senar 2012-10-05 - 21:43:23, Berria.info »Kultura.
- Bideo I: etxegoien1. Youtube, 05/10/2012, berriatb. Joxe Etxegoienek erromatarren garaiko Iturissa hiri baskoiari buruz emandako azalpena.
- Bideo II: iturissako miliarriak Youtube, 05/10/2012 berriatb. Arantzadi elkarteko Joxe Etxegoienen azalpena Aurizberrin topatutako miliarioak edo erromatarren garaiko miliak adierazten zituzten harriak. Iturissa hiritik kilometro batzuetara zeuden harriok.
- MILIARIOS encontrados en el Pirineo Navarro. Aranzadi Ciencia, Youtube, 04/10/2012.
- Aurizberrin garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko herri baskoi bat da. Bere izena: Iturrisa, Estrabonek bere idatzietan aipatutakoa. Eitb.com, 2012/10/05
- Baliabide didaktikoa - Estrabon:
![]() |
| Estrabon. Joan-etorria euskarazko material-didaktikoa |
Etiquetas:
2012,
arkeologia,
aurkikuntzak,
baskoiak,
bideoak,
erromatarrak,
Estrabon,
Euskal Herria,
galtzadak,
hiriak,
I mendea,
indusketak,
K. a. I. mendea,
material-didaktikoa,
miliario erromatarrak,
Nafarroa
Getxo, Euskal Herria
Aurizberri, Nafarroa
2012/08/23
Iruña-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?
6 urte pasa dira jada Lurmen enpresako taldeak Iruña Okako aztarnategian 420 ostraka aurkitu zituela, horietako batzuk euskaraz idatziak. Orduan piztu zen polemika, eta asko izan ziren aurkikuntzen egiazkotasuna dudan jartzen hasi zirenak. Kontra eztabaida programan, ika-mikaren atzean dagoena argitzen ahalegindu gara, bi aldeetako gonbidatuak ekarriz eta gai korapilatsu honen inguruan arituz. Ikusgaiwww.kontraprograma.com helbidean.
Iruña Veleiako erromatar garaiko aztarnategia, Gasteiztik hamar bat kilometrotara, Iruña Okako udalerrian dago kokatua, Zadorra ibaiaren ertzean. 2006an aztarnategia polemikaren epizentro bilakatu zen indusketaz arduratzen zen Lurmen enpresako arkeologo taldeak, Eliseo Gilek zuzendua, aurkikuntza ezohiko eta harrigarri batzuen berri eman zuenean: K.o.go III eta IV mendeko 420 bat ostraka topatu ziren euskararen jatorria eta kristautasunaren etorrera berrinterpretatzera derrigortzen zutenak.
Berehala, komunitate zientifikoa aurkikuntza hauen benetakotasuna dudan jartzen hasi zen, eta 2008an Arabako Diputazioak Gili azteranategia kudeatzeko ardura kendu eta salaketa jarri zion. Gaur egun, auziak epaitegietan darrai.
Harrezkero, ahots asko izan dira aurkikuntzak defendatu eta baliogabetu dituztenenak. Kontran, lehen aldiz, aurrez aurre jarri ditugu bi posturak helburu bakarrarekin: euskal gizartearentzat ezin nahasiagoa suertatzen ari diren, eta egiazkoak balira, kalkula ezineko balioa luketen ostraka polemiko hauen auzia argitzen laguntzea.
Gonbidatuak
Aurkikuntzen egiazkotasuna defendatuz Idoia Filloy, arkeologa eta Iruña-Veleiako indusketetako zuzendari ohia, eta Juan Martin Elexpuru, idazle, itzultzaile eta doktorea euskal filologian, izan dira. Biak izan dira ostraken egiazkotasunaren defendatzaile sutsuak hasi hasieratik, eta SOS Iruña-Veleia webgunean egin dute gaiaren jarraipena. Mahairen bestaldean, duda asko dituzten zientzialarien iritzia ordezkatuz, Mertxe Urteaga, arkeologa, Irungo Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria eta Arkeolan fundazioko zuzendaria; etaJavier Arce, arkeologia irakaslea Lilleko Unibertsitatean eta ikerketa irakaslea izan dira.
Kontra Programa
Kontran euskal gizartearen intereseko diren gaiak mahai gaineratzen jarraitzen dugu. Kontra orain dela ia urtebete jaio zen, eta formatu berriko eztabaida saio bat da, Nerea Aliasek gidatua. Gai politiko, ekonomiko eta sozialak jorratzen dira, eta orain arte harrera oso ona izan du saioen sakontasunagatik eta gonbidatuen kalitatearengatik. Ikusleek ere eztabaidetan parte hartzeko aukera dute iruzkinak eta bozkaketak eginez.
Datozen programetan Nafarroa eta Iparraldearen izaerak jorratuko ditugu, eta pertsonaia historikoei buruzko eztabaidak ere aurreikusten ditugu, hala nola, Sabino Arana eta Lopez de Aro familiari buruzkoak. Informazio gehiagorako bisitatu www.kontraprograma.com helbidea edota idatziinfo@kontraprograma.com -era.
Iruña Veleiako erromatar garaiko aztarnategia, Gasteiztik hamar bat kilometrotara, Iruña Okako udalerrian dago kokatua, Zadorra ibaiaren ertzean. 2006an aztarnategia polemikaren epizentro bilakatu zen indusketaz arduratzen zen Lurmen enpresako arkeologo taldeak, Eliseo Gilek zuzendua, aurkikuntza ezohiko eta harrigarri batzuen berri eman zuenean: K.o.go III eta IV mendeko 420 bat ostraka topatu ziren euskararen jatorria eta kristautasunaren etorrera berrinterpretatzera derrigortzen zutenak.
Berehala, komunitate zientifikoa aurkikuntza hauen benetakotasuna dudan jartzen hasi zen, eta 2008an Arabako Diputazioak Gili azteranategia kudeatzeko ardura kendu eta salaketa jarri zion. Gaur egun, auziak epaitegietan darrai.
Harrezkero, ahots asko izan dira aurkikuntzak defendatu eta baliogabetu dituztenenak. Kontran, lehen aldiz, aurrez aurre jarri ditugu bi posturak helburu bakarrarekin: euskal gizartearentzat ezin nahasiagoa suertatzen ari diren, eta egiazkoak balira, kalkula ezineko balioa luketen ostraka polemiko hauen auzia argitzen laguntzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


