Mostrando entradas con la etiqueta artea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta artea. Mostrar todas las entradas
2012/12/14
2012/12/06
Artearen Historian zehar bidaiatzen Hold Your Horses musika-taldearekin
Zertarako balio du Artearen Historia ikasteak ?
Jajaja !!!
Ea ezagutzen dituzun bideoklip honetan agertzen diren 25 artelan ospetsuen izenburuak, artisten izenak, datak, estilo artistikoak ... ?
Erantzunak hemen:
- 70 Million - Hold Your Horses (The Paintings)
- Paintings Names of 70 Million videoclip
- 70 Million - Hold Your Horses! Traducción al Español (Información-Mostrar más)
- De viaje por la historia del arte con Hold Your Horses
2012/11/10
Basterretxearen erakusketa ikusgai Gipuzkoako Batzar Nagusietan
l.ferro, hamaikatv.com, 2012-11-09, Where: Donostia
Nestor Basterretxearen Cosmogonia Vasca bilduma osoa Gipuzkoako Batzar Nagusietan dago. Zurezko hainbat eskulturek osatzen dute eta orain arte zatiak banandurik egon ostean, azkenean leku berean bildu ditu eskultoreak.
Kreditua eta bideoa: http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10000675
2012/10/29
Siriako gerra giroa herrialdeko ondare historikoa kaltetzen ari da
Eitb.com, 2012/10/28
Bonbek txikituta utzi dute Alepoko hiri zaharra. Eta Damaskon arte lanak gordetzen ari dira, hiri erdira iristear dauden borroketatik babesteko.
2012/10/09
50 urte bete dira Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik
#-ARTEA-#
URTEURRENA
Erakusketa berezi batek Altxerriko aurkikuntzak ekarriko ditu gogora
Eitb.com, 2012/10/08
50 urte bete dira Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik. Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira hemendik urte amaiera arte.
50 urte beteko dira egun gutxi barru, Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik. Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira hemendik urte amaiera arte.
Bihar bertan, haitzuloari buruzko erakusketa irekiko dute. Gipuzkoako Aia herrian dago Altxerriko haitzuloa, eta Unesco-ko Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Orain 13.000 urte egindako pintura eta grabatu ugari dago bertan. 50 urte pasa dira Felipe Aranzadi eta Javier Milliaccio Aranzadiko ikerlariak Altxerriko galerietan sartu zirela. Ezustean, alboko harrobi batek agerian utzi zuelako Altxerriko altxorra, eta zabaldutako zirrikitutik iritsi zen ezustekoa. Balio handiko Paleolitiko irudiak.
Gero, Joxe Miel Barandiaranek baieztatu eta ikertuko zuena. Eta horrela, gaur arte, 50 urte etenik gabe ikertzen aritu direlako
Aranzadik eta Aiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, erakusketa antolatu du udalerrian, altxor hori jendaurrean ezagutzera emateko. Oraindik ere ikertzen jarraitzen badute ere.
Paleolitoko 80 irudi baino gehiago daude bi galeriatan. Baina bereziki azaltzen diren animaliek egiten dute aitzuloa berezi. Eta horiek oso tamainu ezberdinetan, adibidez, Europako bisonterik handiena bertan dago, bost metroko zabalera duelako.
Irudiak ia guztiak beltzean daude, bisontea izan ezik, gorria dela.
Santimamiñe eta Ekainekin batera izendatu zuten 2008an Gizateriaren ondare. Itxita egon delako beti, eta ez du halako erreplikarik jabetzeko zer den. Horregatik, bihar zabalduko dute Aiako kultur-etxean erakusketa, ondare hori gizarteratzeko.
Panelak jarriko dituzte, ondarea ezagutzera emateko, eta ikerketak nola egin diren esateko, eta piezak eta bestelako tresnekin osatuko da.
Gainera, horien artean Kiputzeko bisonte garezur baten erreplika egongo da, espresuki erakusketa honetarako egin dena.
Halere, urteurrenaren ospakizun nagusia azaroan egingo da, Donostian. Dokumental oso berezia eskeiniko delako azaroaren 8an Victoria Eugenia antzokian. Frantziako Xa-Bet kobazuloaren inguruko dokumentala eskainiko da, hiru dimentsiotan. Eta nola ez, lehen exploratzaile horiei ere omenaldia eginen zaie.
Sarrerak jada salgai daude antzokian bertan, edo antzokiaren sareko atarian, 10 euroren truke, eta Altxerriko haitzuloaren inguruko liburu bat ere emanen da.
____________________________________
INFORMAZIO GEHIAGO
- Bisita birtuala. Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila
![]() |
| Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 2004 |
- Informazioa, argazkiak, irudiak: Altxerriko haitzuloa. Bertan 15 - Artearen sustraiak Gipuzkoan, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
- Haitzak gordetako historia. 2012/03/15. Nork Urola Kostako Hitza.
| Elur oreinaren irudia, Altxerri haitzuloan (Argazkia: Aranzadi zientzia elkartea) |
- Altxor ezezaguna zabaltzeko. 50 urte beteko dira urriaren 28an Altxerriko koba aurkitu zutenetik, eta erakusketa egingo dute. ODEI IRIGOIEN AIZPITARTE DONOSTIA, Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza, 2012-10-09.
Etiquetas:
2012,
Altxerriko haitzuloa,
argazkiak,
artea,
Barandiaran-Joxe Miel,
bideoak,
bisita birtualak,
Euskal Herria,
Gizateriaren ondareak,
haitzuloa,
historiaurrea,
labar-margoak,
mapa,
margoak,
Paleolito,
urteurrena
Getxo, Euskal Herria
Aia, Gipuzkoa
2012/10/01
2012/06/28
Iruña-Veleiako aztarnategia zabalduko dute asteburuan
Becerro Bengoak dokumentatu zuen monasterioaren aztarnak ikusi ahalko dira lehen aldiz.
EITB.com, 28/06/2012 16:42:00
Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarra zabalduko dute asteburu honetan. Bertan egindako indusketek agerian utzi dituzte hainbat mendetan ezkutuan egon diren aztarnak. Horien artean, Becerro Bengoak dokumentatu zuen monasterioaren aztarnak. Jerusalem, Rodas eta Maltako San Joanen monasterioa izandakoa.
Bisita gidatuak Iruña-Veleiako hiria babesten zuen harresian hasten dira. III. mendean eginikoa da eta 11 hektareako azalera mugatzen zuen. Bisitariek harresia ukitu eta inskripzioak hurbiletik ikusi ahal izango dute.
Ibilbidean, hiriaren barruan murgilduko da bisitaria, eta mosaikoak, etxeak, ur-zuloak eta tenpluak ikusi ahalko ditu, eta baso erraldoi baten erdian, orain arte egin duten azken aurkikuntza: XIV. mendeko monasterioaren aztarnak.
Albisteak (1)
Etiquetas:
2012,
Araba,
artea,
aztarnategiak,
bisita gidatuak,
EAE,
erromatarrak,
Euskal Herria,
III,
indusketak,
Iruña-Veleia,
katolikoak,
komentua,
monasterioa,
XIV
Caravaggiok Eraistearen grafiko interaktiboa
Este gráfico interactivo de El Mundo nos muestra a todo detalle El descendimiento, una de las obras maestras del genio milanés Caravaggio.
Primero se hace una breve introducción a la obra y su historia, para
pasar a una visualización minuciosa del lienzo. Puedes detenerte a
explorar aquellos aspectos que más te interesen.
Jatorria: Didactalia.es. Equipo Gnoss. 28.6.2012
Etiquetas:
artea,
Barrokoa,
Caravaggio,
pintura,
XVII
Getxo, Euskal Herria
Vatikanoko Museoak
2012/06/24
Udako solstizioan fenomeno bitxia gertatzen den bi leku: Mendiluzeko Kromlechan eta Antiguako baseliza
Mendiluzeko Kromlechan (Entziako mendilerroan, Agurain, Araba) eta Antiguako baselizan
(Zumarraga, Gipuzkoa) egon gara. Eguzkia punturik gorenean dagoenean, argi ikusten da
behatoki astronomikoak izan zirela.
Eitb.com, 2012/06/23
| http://salvatierra-agurain.es/solsticio_verano_mendiluce.html |
Antiguako baseliza korutik |
"Antiguako" Andra Mariak gure iraganaren testigantzen lilura osoa
gordetzen du. Ziurraski jatorriak XII-XIII.mendeetan errotzen dituen
Eliza honen inguruan bere eraikuntzarekin loturik dagoen legenda sortu
da. Ahozko tradizioak dioenez, santutegia eraikitzeko erabilitako
harriak jentilek jaurtiki zituzten Aznabarretatik, Aizkorriko mendilerroaren gainetik igaroaraziz. Ezin ahaztu, bada, "jentilak"
Euskal mitologiako erraldoiak zirela, indar izugarria zuten izakiak hain
zuzen. Kontaketa zaharrek ziotenez, trikuharri, kromlech, menhir eta
dorre-etxeak haiek eraikiak ziren eta gainera, herri honetako hainbat
elizaren jatorria izugarrizko boterea zuten arkitekto berezi hauei
lotuta agertu zaigu. Iturria: http://bertan.gipuzkoakultura.net/bertan2/bertan/eus/15.php
Antiguako baseliza koru aldera |
Etiquetas:
2012,
artea,
astronomia,
Aurrehistoria,
EAE,
Eliza Katolikoa,
Erdi Aroa,
erromanikoa,
Euskal Herria,
gotikoa,
harrespila,
jentilak,
kromlech,
mitologia,
monumentu artistikoak,
solstizioa,
XII,
XIII
Getxo, Euskal Herria
Salvatierra, España
2012/06/05
2012/04/27
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena
Bonbardaketa Francok agindu zuela aitortzea nahi du Gernikako alkateak
Eitb.COM, ERREDAKZIOA, 2012/04/26
Jose Maria Gorroño alkateak Espainiako Gobernua bonbardaketaren inguruan egia esateko "gai ez izatea" deitoratu du. Halaber, Picassoren 'Guernica' Reina Sofiatik Gernikara ekar dezatela eskatu du.
INFORMAZIO GEHIAGO (1)
Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak (Bildu) Espainiako Gobernuari 1937ko apirilaren 26an Bizkaiko herriak jasan zuen bonbardaketaren "agindua" Francok eman zuela aitortzeko eskatu dio. Ostegun honetan 75. urteurrena bete da.
Gorroñok Espainiako Gobernua bonbardaketaren inguruko "egia" onartzeko "gai ez izatea" deitoratu du, eta hala, Alemaniak 1997an -50. urteurrenean- Gernikako Udaletxera eraso horren inguruko atsekabea erakutsiz eskutitz bat igorri zuela jarri du adibide gisa, bertan Condor Legioak egin zuela aitortu zuen herrialde hark.
"Espainiako Gobernuak hau esateko gai izan beharko luke: bai, Gernika Francoren aginduz bonbardatu zuten", adierazi du Gorroñok.
Alkateak adierazi duenez, erasoa Gernikaren gainean egin zuten herria "askatasunaren sinbolo eta Europako demokrazia zaharrenetakoaren ordezkari" delako.
Halaber, Pablo Picassoren "Guernica" izeneko lana, herriak pairatu zuen bonbardaketa latza islatzen duena, alegia, Madrilgo Reina Sofia museotik Gernikara ekartzeko eskaera egin du Jose Mari Gorroño alkateak.
INFORMAZIO GEHIAGO
BOTO BATEN ALDEAREKIN
Aralarrek Legebiltzarrean aurkeztutako ekimena zen. Horren ordez, herriaren memoria bizirik mantentzearen aldeko zuzenketa onartu dute eta PSE-EEk, PPk eta UpyDk.
EITB.COM, ERREDAKZIOA, 2012/04/25.
| Patxi López lehendakaria (PSOE) |
Eusko Legebiltzarrak ez du onartu Espainiako erregeak Gernikari barkamen eska diezaion berau premiatzeko proposamena.
Erregeak 1937ko Gernikako bonbardaketak eragindako oinazea aitortzearen alde Legebiltzarrak ebazpen bat onartzea zuen helburu Aralarrek aurkeztutako ekimenak, baina proposamenak PSE-EE, PP eta UPyD alderdien ezetza jaso du.
Barkamen-eskaera ageriko baten aldekoa zen Mikel Basabek aurkeztutako oinarrizko testua, baina, EAJrekin eta Ezker Anitzarekin adostu ondoren, eskaera hori aldatzea hitzartu du Aralarrek, eta ''eragindako kaltea aitortzea'' eskatzea onartu du
Hala ere, proposamenak ez du gehiengoaren babesa eskuratu, eta PSE-EE, PP eta UPyD alderdien kontrako 35 botoei esker ez du aurrera egin.
Gainera, Dani Maeztu Legebiltzarrean ez egoteak berdinketa galarazi du.
Ostegun honetan Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen dela gogoratu du Basabek, eta Alemaniak dagoeneko barkamena eskatu duen arren, ''Espainiak oraindik ez du egin'', azpimarratu du.
Monarkiari kalte egiteko helbururik ez dutela azaldu du Basabek, ''laguntzarik gabe Monarkiak berak bere izenari kalte egiten diolako jada''. Afrikara egindako bidaiaren ondoren, ''elefanteei barkamena eskatu'' bai baina Gernikari eskatu ez izana ondo ikusten ote duten galdetu die Basabek sozialistei.
Pilar Perez Fuentes (PSE-EE) legebiltzarkideak esan du desiragarria litzatekeela erregeak barkamena eskatzea, eta ondo ikusiko lukeela; baina ez du egoki ikusi Eusko Legebiltzarrak egitea eskaera hori.
Antonio Damboreneak (PP), bestalde, kontraesanetan aritzea leporatu dio Aralarri, ''Monarkiaren zilegitasuna onartzen ez duelako, baina aldi berean barkamena eskatzea eskatzen diolako''.
Herriaren memoria bizirik mantentzearen alde
Aralarren proposamena baztertu ondoren, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek herriaren memoria bizirik mantentzearen aldeko zuzenketa onartu dute. Gobernuak eta Gorte Nagusiek ere berau bizirik mantentzea defendatu du testuak.
==================
Euskadik Gernikako bonbardaketaren biktimak omendu ditu
EITB.COM, ERREDAKZIOA,
2012/04/26
Lehendakariak Gernikako tragedia "mendekua bilatzeko baino, indarkeriaren aukako horma bat eraikitzeko" gogoratzea eskatu du. Hainbat ekitaldirekin omenaldia egingo diete gaur biktimei.
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena bete den honetan, bertako herritarrek eta euskal gizarteak gertuko historian bizi izan duten unerik latzena ekarri dugu ostegun honetan gogora. 1937ko apirilaren 26an Kondor legioko hegazkinek herria suntsitu zuten, eta 126 pertsona hil zituzten, azken datuen arabera. Pablo Picasso artistak tragedia islatu zuen margolan batean.
Gernikan goizean egin duten omenaldian Patxi Lopez lehendakaria, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea,Martin Garitano eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Reinehard Silberberg Alemaniako enbaxadorea izan dira, besteak beste.
Lehendakariak Gernikako tragedia "mendekua bilatzeko baino, indarkeriaren aurkako horma bat eraikitzeko" gogoratzea eskatu du, etorkizunean Euskadin indarkeriarik ez izateko. Halaber, itxaropentsu agertu da, "hainbat urteren ostean, gaur, lehen aldiz "Euskadi "erabat askea" delako.
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzeko ekitaldietan Patxi Lopezek adierazi duenez, "ez dugu Gernikako tragedia 75 urte geroago gogoratzen iraganean oinarrituta egun mendekua bilatzeko, horma bat eraikitzeko baino, etorkizunean Euskadin indarkeriarik ez izateko".
Lopezek helburu hori lortzeko beharra defendatu du, batez ere, orain, "itxaropenerako arrazoiak baititugu".
Lehendakariaren ustez, euskal gizarteak "indarkeriarik gabeko askatasun garaia bizi du, azkenean", eta hori, bere iritzian, "beldurrari aurre egiteagatik jasotako saria eta askatasunaren eta demokraziaren garaipena da ".
Patxi Lopezen hitzetan, "hemen gaudenetako batek ere ez dugu gertatutakoan erantzukizunik, baina gertatutakoaz ikasteko balio behar zaigu".
Bonbardaketa oroitzeko ekitaldien helburua "arratsalde mingarri eta beldurgarri hori ez ahaztea" da, esan du lehendakariak.
Sariak, lore eskaintza eta gernikarren omenaldia
Egun osoan zehar hainbat ekitaldirekin eta omenaldirekin gogoratu dute ostegun honetan, Gernikan bertan, orduan gertatutakoa. Horietako batek Roman Herzog Alemaniako presidente ohia izan du protagonista. 1994a eta 1999a bitartean izan zen presidente, eta Gernikako bonbardaketa Condor legioko hegazkinek egin zutela aitortu zion Gernikako herriari, eskutitz bidez, 1997an. Gertatutakoagatik dolumina agertu zuen gutun hartan, eta keinu eta aitorpen hori eskertzeko, VIII. Gernika Saria eman diote gaur. Lokarrik eta Gernika Gogoratuz ikerketa egoitzak ere saria jaso dute.
Nestor Basterretxea artistaren 'Suaren Agonia' eskultura ere inauguratu dute, eta 'Gernika bajo las bombas' bonbardaketaren inguruan egin den lehen filma estreinatu dute. ETBren ekoizpen da.
15:45ean, sirena baten hotsak Gernikako bonbardaketaren sarraskia hasi zen ordua gogoratu du.
Ondoren, lore eskaintza egin diete bonbardaketan hildakoei, eta, 'Gernika Sutan' kale antzerkia ikusteko aukera ere egon da, gernikarrek antzeztua.
Kandelekin eta isiltasunean murgilduta bukatu dituzte eguneko omenaldiak.
1937ko apirilaren 26a, Twitter bidez
Bonbardaketa gaur egun jazo izan balitz orduan protagonista izan zirenetako batzuek nola kontatuko zuketen irudikatu nahi izan dugu. Gernikako Bakearen Museoarekin etaBonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruarekin elkarlanean, eitb.com-ek duela 75 urteko apirilaren 26 hura gogora ekarri nahi izan du. Ordukoarekin lotura zuzena izan zutenhamar pertsonak –horietako batzuk oraindik bizi dira– gaur egungo baliabideekin egun huranola kontatuko luketen irudikatu dugu.
Egun horretan protagonista izan zirenetako batzuek hitza hartuko dute, sare sozialen bidez: Jose Antonio Agirre lehendakariak, Emilio Mola eta von Richtoffen jeneralek, George L. Steer kazetariak, eta Luis Iriondo, Andone Bidaguren eta Mateo Malaxetxebarria gernikarrek, besteak beste, egun hartako gertaerak biziberritu dituzte.
Goizean goizetik hasita, hegazkinen orroak hautsitako arratsalde lasaia igarota, gaueko iluntasunak Gernika suntsitua estali zuen arte biziberritu dugu eguna, eta pausoz pauso jarraitu ahal izan da eitb.com-en, eta Twitterren #gernika75 hastag-a (etiketa) jarraituz.
=====================
Bideo gehiagoAstelehenean hasiko da filmatzen EITBk bultzaturiko 'Gernika bajo las bombas' filma. Gernikan bertan azaldu dutenez, benetako eta fikziozko pertsonaietan oinarrituz, gernikarrek kondor legioaren bonbardaketan jasan zutena islatuko du filmak. EITB.COM, 2012/04/26
Maite Zaldunbidek Gernikatik Kolonbiara ihes egin zuen eta ez da itzuli.
Bonbardaketa izan zenean asko eta asko izan ziren Gernikatik munduko hainbat herrialdetara ihes egin behar izan zutenak. Batzuk itzuli badira ere, asko dira jaioterrira itzuli ez direnak. EITB.COM, 2012/04/27.
Gernikako bonbardaketak 75 urte. EITB Nahieran.
60 minutos: Gernika, 75 años después. Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemugaren inguruan Iñaki Lopezek, historiari eta gaurko egoerari erreparatuz, erreportaje berezi bat aurkeztu du. Gazteleraz. 60 minutu, EITB Nahieran, 2012/04/25.
Informazio historikoa
| Argazkiaren iturria: EITB.com |
Gernikako Bonbardaketa, minutuz minutu, pertsonaiak, bideoak, infografia, Gernikaren bonbardaketa oinarri izan duten abestiak, Mikel Markezek aurkeztutako 'Kaja Beltza' saioan... EITB, 2012.
DOKUMENTALAK
Gerra zibila Euskadin. 5 bideo. EITB, 2005. Gerra zibilak Euskal Herrian izandako eraginari buruzko serie historikoa, altxamendu frankista gertatu zenetik gerra osteko erbestealdira arte:
1. Heriotza inguratua. 1936ko uztailaren 18an Espainiako gerra zibila eragingo zuen altxamendua gertatu zen Melillan. Altxamendua Espainiara zabaldu zen, eta Nafarroa izan zen matxinatuen gotorleku nagusia Euskal Herrian, Mola jenerala buru zutela. Ondorengo erasoaldiak...
2. Euskal oasia. Denbora luze samarrean, Bilbo izan zen frankisten ekintzatik libre gelditu zen bazter bakarra, eta nolabaiteko askatasun-oasia izan zen Mola eta Francoren zapalkuntza militarraren erdian. Bilboko burdinazko gerrikoa behin betiko erori baino hilabe...
3. Gernika eta Santoña artean. Gerraren amaiera Euskal Herrian: erasoaldi frankistaren hasieratik, 1937ko martxoaren 30ean, urte bereko urrian Asturias erori zen arte. Bitarte horretan Durango eta Gernikako bonbardaketak gertatu ziren.
4. Erbesterako bidean.
5. Gernikatik Hiroshimara. Altxamendu frankistaren aurka borrokatu ondoren, askatasuna berrezarriko zen itxaropenez, II. Mundu Gerran borrokan jarraitu zuten euskal gudarien historia.
Etiquetas:
1936-39,
alderdi politikoak,
artea,
berri historikoak,
Espainia,
Euskal Herria,
Eusko Legebiltzarra,
Gernika,
historia garaikidea,
Pablo Picasso,
urteurrena
Getxo, Euskal Herria
Gernika
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


