Irun, San Martzial jaian murgilduta
EITB.com, Erredakzioa, 30/06/2011 14:55:00
Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo
Sailak ezarri behar izan ditu alarde tradizionalaren eta mistoaren
ordutegiak istilurik izan ez dadin. Goizeko desfileak festa giroan
amaitu dira.
San Martzial jaia ospatzen ari da Irun (Gipuzkoa). Azken urteetan
gertatu bezala, aurten ere bi alarde ezberdin izango dira, horietako bat
mistoa. Alardeak 1522ko bataila gogorarazten du, foru gudarosteak
Frantziako tropak garaitu zituenekoa.
[" San Martzialeko gudua Irungo historian gertatutako aipagarriena da, 1522ko ekainaren 30ean gertatutakoa. Irungo miliziak Gaztelako Erresumaren interesak defendatu zituzten, Nafarroako Erresumaren erresistentziaren aurka" . Iturria: Wikipedia.eu]
Bi desfileek berriro
ordutegiak mantendu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak
istilurik ez izateko finkatu ostean. Izan ere, 1996an eta 2005ean
liskarrak izan ziren bi alardeetako jarraitzaileen artean.
eta mistoa 10:10ean.
Alarde tradizionala,
emakumeek kantinera gisa soilik parte har dezaketena 07:45ean hasi da.
Milaka herritarrek txalotu dituzte Satur Ibargoyen generalaren
ardurapean desfilatu dute 19 konpainiak.
Alarde Mistoa, emakumeek soldadu gisa ere parte har dezaketena, goizeko 10:10 aldera abiatu da.
Hirugarren
urtez jarraian, emakume bat izan da tropen buru, Ainhoa Ruiz de Arbulo.
San Juan Plazarako sarrera herritarren txaloen artean egin du honek
ere.
Aurreko urteetan bezala, mistoari babesa eskaini diote
agintari eta ordezkari politikoek. Besteak beste, bertan izan dira
Arartekoa, Emakundeko zuzendaria, Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren
Biktimen Harretarako zuzendaria, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun
nagusia, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta
Aralar, EA, Alternativa, eta EBko hainbat ordezkari.
Goizeko
desfileak amaitu dira eta arratsaldean irteera ordena alderantzizkoa
izango da. Horrela, Alarde mistoa 17:30ean hasiko da eta ordubete
geroago, 18:30ean, tradizionalak hartuko ditu kaleak.
9.000 pertsona eta 29 konpainia
Alarde
tradizionala 8.000 lagunek osatzen dute 19 konpainitan banatuta. Bien
bitartean, Alarde mistoa 1.000 pertsonek eta 10 konpainiek osatzen dute,
iaz baino konpainia bat gehiagok.
San Martzialeko batailan
Iruneko tropek lortutako garaipena gogorarazten dute bi desfileek.
Borroka ekainaren 30eko goizaldean amaitu zen Frantziako gudarostearen
porrotarekin.
Informazio gehiago
Garaileen bertsioa edo bertsio tradizionala:
El Alarde rememora, precisamente, este momento, en que bajo las órdenes de los capitanes Juan Pérez Azkue y Miguel de Ambuloidi, cuatro centenares de hombres llegados desde Irun, Hondarribia, Errenteria y Oiartzun fueron capaces de doblegar a los 4.500 soldados venidos desde Francia y Alemania". Jatorria: SanMarciales.com, 2005/07/01.
Menderatuen bertsioa:
- Haurrek egindako bideoa: Nafarroako konkista 1512. YouTube. 03/06/2012an josejataldeak argitaratua.
- "Espainiaren zerbitzura dauden historialariek beti azaldu dituzte gertatutakoak Frantziaren kontra egindako gerra batekoak balira bezala, Nafarroaren errealitatea ezkutatzeko asmo argiarekin. Nafarroa konkistatu eta okupatu zutela ezkutatzeko, Nafarroa existitzen zela ere isildu egiten dute. Haien testuak irakurrita, ematen du garai hartan nafar subjektu politikorik ez zela. Kontrarioen aldean, interes espainiarren zerbitzura zegoen horretan, lekaioak ziren tartean zeuden bertako biztanleak, beste lurralde batzuetako beste hainbat bezala, eta mertzenarioen moduan ziharduten, soldatapeko soldadu gisa, lan honetan argi eta garbi ikusten den bezala". Jatorria: San Martzialgo gudua. Luis Maria Martinez Garate, Ingeniaria, BERRIA. 2010-06-30.
- Alarde militar en Irún, NABARLUR. Euskal Herriko lurraldetasun historikoa erakusten duen webgune bat da. Europan estatu burujabea zen NAFARROA, 2009-06-23
- "Gaskoi" hitza "waskoi"-tik dator, hau da, "baskoi"-tik. Gaskoinia Wasconia zen beraz, baskoien lurraldea. Historian, Gaskoinia deritzon lurraldea erromatarren etorreran eta luze geroago euskara mintzatzen zen lurraldea zen. Lurralde hartako biztanleek, ordea, beren hizkuntza galdu eta, trukean, latin arrunta hartu zuten (VIII-XI. mendeak). Ordezkapen horretan, ordea, aurreko euskarak edo euskara antzeko hizkuntzak arrastoa utzi zion latin arruntari, eta egungo gaskoi hizkuntza sortu zen, euskararen eragina duen erromantzea eta okzitanieraren aldaera dena. Autore batzuen arabera, gaskoiak euskaldun erromatartuak dira". Jatorria: Gaskoinia. Wikipedia.eu.
Gaskoinia. Wikipedia.eu. |
- Helduentzako liburua: Adot Lerga, Álvaro: “Navarra, julio de 1512. Una conquista injustificada”. Pamplona – Iruñea, 2012. Editorial Pamiela.
- "Hay esferas que aún no admiten la participación plena de las mujeres, como algunas cofradías y soldadescas. Así, en el alarde de San Marcial de Irún (que rememora la victoria de la milicia foral en 1522 contra los franceses) sólo se les permite intervenir en el desfile festivo oficial como cantineras, produciéndose conflictos durante años con las mujeres que reclamaban su derecho a salir de soldados, como se aprecia en la foto de su expulsión del desfile en 2002. A partir de 2005 se realizan dos desfiles separados: el tradicional y el mixto, del que en 2008 por primera vez fue una mujer su comandante".Jatorria: Investigar las fiestas. Researching the fiesta. Demetrio E. Brisset. Departamento de Comunicación Audiovisual. Universidad de Málaga. brisset@uma.es. Gazeta de Antropología, Nº 25 /1 · 2009 · Artículo 13 · http://hdl.handle.net/10481/6852

No hay comentarios:
Publicar un comentario