2012/10/05

Iturissa, baskoi hiriaren aztarnak aurkitu dituzte Aurizberrin (Nafarroa)

ARKEOLOGIA

Iturissa hiriaren aztarnak aurkitu dituzte; atseden gune gisa definitu zuten bere garaian


Pirinioetako erromatar galtzadak ikertu ondoren aurkitu du Aranzadik baskoien hiria Aurizberrin. Antoninok Astorga eta Bordele artean egindako bidaian kokatu zuen, Iruñea eta Ibañeta artean, eta atsedenerako gune gisa definitu zuen


Berriaren azala.Papereko edizioa Ostirala, 2012ko 05



    Berria.info » Kultura, 2012-10-05 - 08:46:59


    Garrantzi arkeologiko handia duen aurkikuntza egin berri du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko hiri baskoi bat aurkitu dute elkarteko arkeologoek Aurizberrin (Nafarroa), eta gaur aurkeztuko dute Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusiak eta Juan Mari Martinez Txoperena arkeologo taldeko kideak.

    Azkeneko urteetan Pirinioetako erromatar galtzadak ikertu ditu Aranzadik, eta haien bidez iritsi da Iturissa aurkitzera. Hain zuzen ere, Kristo ondorengo I. mendean, Estrabonek bere idatzietan aipatu zuen Iturissa hiri baskoia, eta ondorengo mendeetan ere behin baino gehiagotan egin zioten aipamena. Antoninok Astorga eta Bordele artean egindako bidaian kokatu zuen, Iruñea eta Ibañeta artean, eta atsedenerako gune gisa definitu zuen. VII. mendean idatzitako beste testu batean ere aipatzen da Iturissa, baina zehaztasun gutxiagorekin.

    Europako Batzordeak sustatutako programa batekin egin ditu indusketak Aranzadik, eta. Iturissaz gain, bi milario ere aurkitu dituzte arkeologoek, Pirinioetan kokatutako aurrenekoak. Bi milarioak etzanda eta erdi lurperatuta zeuden, bide zahar baten ondoan. Arkeologoen iritziz, aurkikuntzak baieztatzen du erromatar galtzada bat litzatekeela bide hori. Milarioak bi metro luze dira, eta epigrafiek adierazten dute Constantzio I. a Kloro eta Aurelianorenak liratekeela. Ageriko epigrafiarik gabeko hirugarren milario bat ere aurkitu dute.



    • Baliabide didaktikoa - Estrabon:

    Estrabon. Joan-etorria euskarazko material-didaktikoa

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...