2012/10/05

'PNV-ETA crónica oculta (1960-1979)'. Jose Felix Azurmendiren liburua.


Pnv-eta - Cronica Oculta (1960-1979) - Jose Felix Azurmendi Badiola
Argazkia: elkar.com

EAJ-ETA HARREMANA. Zurekin baina zu gabe

OIHANA ELDUAIEN Berria.info » Papereko Edizioa » Harian, 2012-10-05

ETAren eta EAJren artean izandako harreman gatazkatsu eta kontraesankorrak jaso ditu Jose Felix Azurmendi kazetariak 'PNV-ETA crónica oculta (1960-1979)' liburuan.

Gatazkatsuak izan dira ETAren eta EAJren arteko harremanak, beti. «Konplikatuak izan dira, txarrak, eta beharrezkoak ere bai. Kontraesanez beteak». Bai behintzat, 1960. eta 1979. urteen artean, Jose Felix Azurmendi kazetariaren iritzian. «Gero, hotzak bihurtu ziren, hutsalak, eta amaitu egin dira. Bakoitzak bere bidea hartu du. Urte askotan indiferenteak izan direla ere esango nuke».

ETAren historiako aurreneko hemezortzi urte horietan erakunde armatuak alderdi jeltzalearekin izan zuen harremanaren kontakizuna jaso du Azurmendik, PNV-ETA crónica oculta (1960-1979) izenburuarekin. Ttarttalok kaleratu du liburua, eta bere bizipen pertsonalekin, orduko protagonisten eskutitzekin —Irujorenak, Leizaolarenak, Txilardegirenak, Krutwigenak...—, ETAren agiriekin, Poliziaren txostenekin eta orduko prentsarekin osatu du. «Nire kezka handiena izan da momentu bakoitzeko dokumentazioarekin momentu bakoitzeko kronika egitea. Gero hogei urte edo 30 urte pasatu ondorengo irakurketekin egitea desberdina da. Saiatu naiz esaten zer gertatu zen eta hura nola ikusten zuten protagonistek, momentu horretan».

Azurmendik oso gertutik bizi izan zituen garai haiek, eta aitortzen du batzuetan distantzia hartzea ez dela erraza: «Kronika informazio interpretatua da. Zuk aukeratzen duzu zer jarri eta zer ez». Nolanahi ere, zuzeneko lekukotasun asko daudela nabarmendu du, eta horiek hitzez hitz daudela, interpretatu gabe. [...]

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...