2012/10/05

Bilboko 1937ko bonbardaketa birsortuko du Ahaztuak-ek larunbatean



HISTORIA

Berria.info » Hara!, 2012-10-04

Martzanako zubiaren inguruan egingo dute grabazioa, arratsaldeko lauretatik aurrera. Elkartea dokumental bat egiten ari da.


Bilboko 1937ko bonbardaketako irudi bat.

Francisco Francoren aldeko hegazkinek 1937an Bilbori eraso egin zioteneko unea birsortuko du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak larunbat honetan, hiriburuko parte zaharrean. Jendea beharko duela-eta deialdi irekia egin du eta, oraingoz, 40ren bat figurante, lau musikari, hamabost teknikari eta dozena bat pasa laguntzaile lortu dituela jakinarazi du elkarteak.

Bilbok 1936an eta 1937an jasandako bonbardaketak ikertzen ari da Ahaztuak, eta dokumental bat egiteko asmoa dauka. Lan horretarako baliatuko du larunbatekoa.

Martzanako zubiaren inguruan egingo dute grabazioa, 16:00etatik 22:30ak artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...