2012/06/29

Dokumentala: Orreagako gatazka 778. urtean

778. urtean, Orreaga aldean, Charlemagne Frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek, Roland Charlemagne-ren iloba garbituz denbora berean. Gatazka hau iragan zen lekuaz eztabaidatzen segitzen dute oraindik historialariek. Orreaga eta Donibane Garazi juntatzen dituen erromatarren bide zaharrean gaindi iragan zitaikela diote gehienek.

Dokumental huntan, ikerzaleek tesia bat aintzinatzen dute, eta sekulan baino toki zehatzagoa erakusten daukute, argumentazio aberatsarekin.

Explikatzen daukute denbora berean gatazka hunek ondorio garrantzitsuak ukan zituela euskaldunentzat, zehazkiago Nafarroako erresumaren sortzearentzat. Basile Ibanez eiheralartarra, Eñaut Etxamendi ezterentzubitarra, Anjel Aintziburu luzaidarra eta Antton Kurutxarri baigorriarra dira filma huntako protagonistak.

Iraupena: 55 min
Egileak: Kanaldude eta Aldudarrak Bideo

Iturria: Argia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...