LIBURUAK

    • Gerrateko ogia Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian...

  • Gazte Literatura. Elkar argitaletxea.
    • PIRAMIDEETAKO SEKRETUAR. BRIGHTFIELD. 
    • PERTSEO ETA MEDUSAREN BURUA. NATHANIEL HAWTHORNE. P
      ertseo eta Medusaren burua Greziako mitologiako kontakizun politenetako bat da...
    • AMAIA LAPITZ ETA ERREGINA GORRIAREN HILOBIA.  Kontakizunean zehar protagonista Chiapasen (Mexiko), eta bereziki maien kulturan eta zapatisten inguruan barneratzen doa... 
    • XERAZADEREN GAUAK, HERRIKOIA. Liburu honetan agertzen diren ipuinak Mila gau eta gau bat gehiago edo Mila eta bat gau izenez ezagutzen den bildumatik aukeratuak, itzuliak eta moldatutakoak dira...
    • Abenturazko nobela bat da Inesaren balada, XVIII. mendeko kortsario lapurtarren mundura garamatzana, pirata-eleberrien lilura guztiaz baina berezitasun batekin: neskato bat da bertako protagonista...
    • APATXE ZURIA. THOMAS JEIERSantiago McKinn mutil koxkor bat da, Mexiko Berriko etxalde batean bizi dena bere anaia Manuel eta gurasoekin batera. Igande goiz batean, Santiago eta Manuel ardiak zaintzen dabiltzala, apatxe-talde bat azaldu zaie, Jeronimo ospetsua buru dutela...
    • PORT LAJOYEKO SORGINAJOYCE BARKHOUSE. Kontakizun honen oinarrian Kanadako micmac indioen elezahar eta mitoak daude: Jainkoen leienda zaharrak batetik, eta horiekin nahasian, frantsesen kolonizazio garaikoak. San Lorentzo badian baziren euskaldun batzuk ere, hala nola Baionako bi ama-alaba, sorginkeriaz salatzen zituztela-eta frantsesen artetik aldegin eta indioekin bizitzera joan zirenak. Alabaina, hauen artean ere, ez dituzte denek begi onez ikusten.
    • INDIANOA. J. M. OLAIZOLA "TXILIKU"Bi kontinente eta bi mende hartzen dituen abentura-nobela bizi-bizia duzu Indianoa. Estilo arin eta jostalariz, atal laburretan zehar, eta pertsonaiak etengabe aldatuz, gerrate karlista, Buenos Airesko gaizkile-giroa, kartzelaren gogorra, oihanean zehar egindako ihesa, indioen arteko bizimodua eta abar ...
    • HEGO ITSASOETAKO HIRU ISTORIO. JACK LONDONBazter elurtsuetako kontakizunengatik ezagunagoa bada ere, Jack London ibili zen Pazifikoko uharteetan zehar ere (Samoa, Fiji, Hawai, Tahiti) eta horien fruitu izan ziren Hego itsasoetako ipuinak, gizon zuri zibilizatzailearen eta kolonizatu gabeko “basatien” arteko borroken erakusgarri... 
    • SALOMON ERREGEAREN MEATEGIAK. HENRY RIDER HAGGARDAbentura liburu biribil eta ospetsurik inon bada, hauxe duzu bat. Espedizio-bidaia lurralde ezezagunetan, altxor ezkutuaren bilaketa, arrisku franko, borroka latzak... beharrezko osagai guztiak ditu esku artean hartu eta bukatu arte utzi gabe irakurketaren atsegin betea emateko...
    • STUKAREN ITZALAPAU JOAN HERNANDEZTischler familia judua, Hitlerrengandik ihesi, Alemania utzi eta Kataluniara etorri da, jakin gabe hemen ere guda bat pizteko zorian dagoela, eta gerra zibil horretako sugarretan desagertuko direla denak... Hirurogei urte geroago, David Tischler ikasle gaztea dator Hamburgotik Ebro ertzeko herrixka batera, bere senide galduen arrastoren baten bila...
    • JAMILIA. TXINGIZ AITMATOVBigarren mundu-gerran gaude. Tropa sobietarrak heriosuhar ari dira armada naziaren kontrako borrokan [...] amodioa loratzen Jamilia eta Daniar lotsatien artean. Louis Aragon idazle frantziarrak idatzi duenez, “munduko maitasun-istoriorik ederrena da… Istorio laburra eta aldi berean izugarri handia...
    • ISILTASUNA BIHOTZEAN1936ko gerra zibilari buruzko kontakizun bikaina da, bi mutikoren ikuspegitik ikusia eta bizitua... 
    • TIGREA KRISTAL ATZEAN. ALKI ZEI. Grezian gaude, 1936 urtean. Protagonistak, Mirto eta Melia neskatxak, oporretan daude irla koxkor batean, bere familia eta lagunekin. Bat-batean, diktadura dator jeneral baten eskutik, eta gauzak aldatzen hasten dira: izeba alde, aitona kontra, aita beldurrez eta lehengusua borrokan. Baina nobela honek beste berezitasun bat du, zoragarri egiten duena: kontatzailea Melia da, politikaz ezertxo ere ez dakien haurra, eta honen ikuspegitik ezagutuko ditugu aldaketa horiek guztiak, haurren jolas eta kezken artean ikusiko dugu nagusien mundua nondik nora dabilen.
    • KAMOREN IHESALDIA. DANIEL PENNAC. Misterio bat argitzeko asmoz, egungo Parisetik 1917ko boltxevikeen Iraultzaraino...
    • ESKUA BETE IZAR. RAFIK SCHAMI. Damasko, Siriako hiriburua, mende honen erditsuan: erlijio, etnia eta hizkuntzen bidegurutzea, bizitasunez borborka dagoen herria deskubritu nahi duenarentzat: hamalau urteko mutil bat egunkari bat hasten da idazten eta halaxe egiten du hiru urte t'erdiz...
    • TXAKURRAREN ALABA. XABIER MENDIGUUREN ELIZEGITeresa Márquez 16 urteko neska bat da, Zaragozatik Donostiara datorrena bizitzera, bere aita guardia zibil edo polizia bertara trasladatu dutela eta; hiri eta giro berri batera egokitzeak beti dakartzan arazoei, bere nortasuna ezkutuan gorde beharra eransten zaie hemen. Hala ere ...
    • ANAREN HISTORIA. DESAGERTU BATEN HISTORIA. URS M. FIECHTNERLatinoamerikako hiriburu batean gaude. Ana 20 urteko ikasle gaztea da, eta ez du kezka berezirik politikaz. Pixkanaka, ordea, diktadura militarraren kontra jarriko da eta auzo pobreetan laguntzea erabaki...
LIBURU GEHIAGO SARTU BEHAR... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...