2012/10/08

50 urte dira The Beatlesek 'Love me do' kaleratu zuenetik



URTEURRENA


Liverpool hirigunean, mila ahots inguruk 'Love me do' abestuko dute asteburuan.


Eitb.com, 2012/10/05

The Beatlesen lehen arrakasta, "Love me do", kaleratu zutenetik 50 urte bete dira. XX. mendeko bigarren erdiko laukote garrantzitsuenetarikoa izan da eta pop musika irauli zuten. 

"Love me do" 1962ko urriaren 5ean kaleratu zuten lehen bertsioan, baina Britainia Handian kaleratu zuten bakarrik. Singlearen B Aldean "PS I Love You" abestia ageri zen. Estatu Batuetan 1964an ikusi zuen argia. 

Bestalde, Liverpool hirigunean, mila ahots inguruk "Love me do" abestuko dute asteburuan. Horrela, The Beatlesen lehen arrakasta kaleratu zutenetik 50 urte bete direla ospatuko dute. 

Liverpooleko udalak eta "Beatles Story" museoak antolatu dute eta Guiness errekorra hautsi nahi dute. "Love me do Weekend" ("Love me do asteburua") bezala izendatu dute asteburu hau Liverpoolen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...