2012/10/09

50 urte bete dira Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik


#-ARTEA-#

URTEURRENA


Erakusketa berezi batek Altxerriko aurkikuntzak ekarriko ditu gogora

Eitb.com, 2012/10/08

50 urte bete dira Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik. Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira hemendik urte amaiera arte.

50 urte beteko dira egun gutxi barru, Altxerriko haitzuloan labar-margoak aurkitu zituztenetik. Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira hemendik urte amaiera arte. 
Bihar bertan, haitzuloari buruzko erakusketa irekiko dute. Gipuzkoako Aia herrian dago Altxerriko haitzuloa, eta Unesco-ko Gizateriaren Ondare izendatu zuen
Orain 13.000 urte egindako pintura eta grabatu ugari dago bertan.  50 urte pasa dira Felipe Aranzadi eta Javier Milliaccio Aranzadiko ikerlariak Altxerriko galerietan sartu zirela. Ezustean, alboko harrobi batek agerian utzi zuelako Altxerriko altxorra, eta zabaldutako zirrikitutik iritsi zen ezustekoa. Balio handiko Paleolitiko irudiak.
Gero, Joxe Miel Barandiaranek baieztatu eta ikertuko zuena. Eta horrela, gaur arte, 50 urte etenik gabe ikertzen aritu direlako
Aranzadik eta Aiako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, erakusketa antolatu du udalerrian, altxor hori jendaurrean ezagutzera emateko. Oraindik ere ikertzen jarraitzen badute ere. 
Paleolitoko 80 irudi baino gehiago daude bi galeriatan. Baina bereziki azaltzen diren animaliek egiten dute aitzuloa berezi. Eta horiek oso tamainu ezberdinetan, adibidez, Europako bisonterik handiena bertan dago, bost metroko zabalera duelako.
Irudiak ia guztiak beltzean daude, bisontea izan ezik, gorria dela.
Santimamiñe eta Ekainekin batera izendatu zuten 2008an Gizateriaren ondare. Itxita egon delako beti, eta ez du halako erreplikarik jabetzeko zer den. Horregatik, bihar zabalduko dute Aiako kultur-etxean erakusketa, ondare hori gizarteratzeko.
Panelak jarriko dituzte, ondarea ezagutzera emateko, eta ikerketak nola egin diren esateko, eta piezak eta bestelako tresnekin osatuko da.
Gainera, horien artean Kiputzeko bisonte garezur baten erreplika egongo da, espresuki erakusketa honetarako egin dena.
Halere, urteurrenaren ospakizun nagusia azaroan egingo da, Donostian. Dokumental oso berezia eskeiniko delako azaroaren 8an Victoria Eugenia antzokian. Frantziako Xa-Bet kobazuloaren inguruko dokumentala eskainiko da, hiru dimentsiotan.  Eta nola ez, lehen exploratzaile horiei ere omenaldia eginen zaie.
Sarrerak jada salgai daude antzokian bertan, edo antzokiaren sareko atarian,  10 euroren truke, eta Altxerriko haitzuloaren inguruko liburu bat ere emanen da.
____________________________________

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Bisita birtuala. Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila

Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, 2004













Elur oreinaren irudia, Altxerri haitzuloan (Argazkia: Aranzadi zientzia elkartea)


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...