2012/07/06

Argentinako diktadura: Videlak 50 urteko kartzela-zigorra jaso du haurrak lapurtzeagatik

Ebazpenean agertzen denez, diktadore argentinarrak "10 urtetik beherako haurrak lapurtu, atxiki eta ezkutatzen zituen iraultzaileak desagerrarazteko plan baten baitan".

Eitb.com, Erredakzioa, 06/07/2012 07:20:00


Jorge Rafael Videla diktadore ohia.
Argentinako Justiziak 50 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Jorge Rafael Videla diktadore ohiari azken diktadura militarrean (1976-1983) etengabe haurrak lapurtzeagatik.

Videla izan zen erregimen militarraren agintari nagusia, baina berekin batera zigortu dituzte, 15 urtera, Reynaldo Bignone diktaduraren azken presidentea, eta garai hartako beste 8 agintari.

Ebazpenean agertzen denez, diktadore argentinarrak "10 urtetik beherako haurrak lapurtu, atxiki eta ezkutatzen zituen etengabe", diktadura garaiko "iraultzaileak desagerrarazteko plan baten baitan".

Buenos Aireseko Auzitegian egindako epaiketan biktima eta biktimen senide ugari elkartu dira eta oso pozik hartu dute ebazpena. Biktimen poztasun oihuen aurrean, 86 urteko diktadoreak ez du aurpegia aldatu ere egin; izan ere, Videlak dagoeneko bi biziarteko kartzela-zigor ditu.

34 lapurreta

Epaiketan 34 haur lapurturen kasuak ikertu dituzte. Haur horietako gehienak kartzeletan edo atxilotze zentroetan jaio ziren.

2011ko otsailean hasi zen prozesua, Maiatzeko Plazako Amonek duela 15 urte baino gehiago aurkeztutako salaketa baten harira. 

Auzi-saioetan lekuko askok deklaratu dute, Videlak besteak beste. Diktadoreak ukatu egin zuen haurrak lapurtzeko plana egin zuela eta haur horien amak "terrorismoaren militanteak" zirela eta "haurrak giza ezkutu bezala" erabiltzen zituztela salatu zuen.

Informazio gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...