2012/07/24

Gregorio Peces-Barba, Konstituzioaren 'aitetako' bat, zendu da

Heriotza

Eitb.com, Erredakzioa, 24/07/2012 13:08:00

Kongresuko presidente ohia 74 urte zituela hil da, Oviedoko ospitale batean.

Gregorio Peces Barba.
Gregorio Peces-Barba Diputatuen Kongresuko presidente ohia eta Espainiako Konstituzioaren zazpi 'aitetako' bat zendu da gaur Oviedoko (Asturias) ospitale batean, 74 urte zituela, sendiaren iturriek baieztatu dutenez.

Peces-Barba giltzurruneko gutxiegitasun kroniko baten ondorioz ospitaleratu zuten, baina bihotz-gutxiegitasun batek larritu egin zion gaixotasuna.
Gorpua Madrilera eramango dute, eta bertan jarriko dute hil-kapera.

Gregorio Peces-Barba Martinez 1938ko urtarrilaren 13an jaio zen, Madrilen.

Ordena Publikoaren Auzitegi (TOP) ohiko kide izan zen, baina Giza Eskubideen aldeko jarrerak izan zituen. Are gehiago, frankismoaren aurka agertu zen, eta, ondorioz, atxilotu egin zuten, 1971ean, eta hainbat hilabetez kargugabetu.

1972an, PSOEko kide egin zen, alderdia oraindik ere klandestinitatean zegoela.

Franco hil eta gero, aurreneko hauteskunde demokratikoetara aurkeztu zen, PSOEren zerrendetan, eta diputatu izan zen. 1978ko Konstituzioa idatzi zuen batzordeko ordezkari sozialista izan zen.

Hori horrela, Peces-Barba Konstituzioaren zazpi 'aitetako' bat izan zen. Gainerakoak hauek izan ziren: Miguel Herrero, Rodriguez de Miñon, Gabriel Cisneros eta Jose Pedro Perez Llorca (UCD); Manuel Fraga Iribarne (AP); Jordi Sole Tura (PCE) eta Miquel Roca (CiU).

1982ko hauteskundeen ostean (PSOEk gehiengo osoa lortu zuen), Kongresuko presidente izendatu zuten. Legegintzaldia bukatu eta gero, Gorteak utzi eta irakasle lanetan aritu zen.

2004an, PSOE agintera itzuli zenean hain zuzen, Terrorismoaren Biktimak Artatzeko goi-ordezkari izendatu zuten, eta karguan polemika handia izan zuen AVTrekin, Jose Alcaraz elkarteko presidente ohia ETArekin negoziatzearen aurka agertu zelako.

2006an kargua utzi zuen, "biktimen arazo nagusiak bideratu" eta Elkartasun Legea prestatu ostean.

Harrezkero, eta 2007 urtea arte, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko errektore izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...