2012/06/24

Gasteizen 1976an hildakoak gaitzesteko eskatuko du Madrilen Amaiurrek

Amaiurrek legezkoa ez den proposamena aurkeztuko du. 

- Bost langile hil ziren

 

Koalizioak legezkoa ez den proposamena aurkeztuko du Kongresuan, 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan segurtasun indarrek hildakoak eta zauritutakoak terrorismoaren biktima izendatzeko.

Eitb.com, 24/06/2012 14:32:00


Amaiurrek 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoak gaitzesteko ekimena aurketuko du asteartean Kongresuan. Istilu haietan bost langile hil ziren Poliziak eliza batean egiten ari zen langileen bilera hustu zuenean. 
Legezkoa ez den proposamenak, gainera, segurtasun indarren ekintzen ondorioz hildakoak eta zauritutakoak terrorismoaren biktima izendatzea eskatuko du. 

Kongresuak "hilketa eta eraso bortitzak" gaitzestea nahi du Amaiurrek, eta gertaera hartako biktimei eta senitartekoei elkartasuna agertzea.

Proposamenaren beste helburuetako bat Kongresuak Martxoaren 3ko Biktimen Elkartearen ekimenekin bat egitea da. Elkarteak egia, justizia eta kalte-ordaina eskatzen ditu.

"Ahaztearen eta inpunitatearen kontra"

Proposamenaren oinarrizko xedea "ahaztea eta inpunitatea" saihestea da, "gertatutakoa guztiz argitzea", biktimei justizia egitea eta erantzukizunak zehaztea. 

Azkenik, martxoaren 3ko biktimak Terrorismoaren Biktimen Aintzatespenerako eta Osoko Babeserako Legearen barruan sartzeko exijituko du Amaiurrek, baita "gertaeran Estatuak izandako erantzukizuna onartzea" ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...