2012/10/03

'Gernika bajo las bombas', urteko filmerik ikusiena ETBn

TELEBISTA - AUDIENTZIA NOTA


A.H., Eitb.com, 2012/10/03

'La Noche de...' saioa eta filmaren emanaldia lider izan ziren bere ordu tartean.


Asteartean, 'La Noche de...' saioak Gernika bajo las bombas tv movie-a estreinatu zuen telebistan, 1937ko apirilaren 27an herri bizkaitarrak jasan zuen bonbardaketaren inguruko filma. Estreinaldiak audientzia arrakasta handia izan zuen eta urteko filmerik ikusiena izan zen ETBn. Emanaldian zehar, 361.000 ikus-entzulek egin zuten bat filmarekin Euskadin eta eragin eremuan, eta bere ordu tartean nagusi izan zen %18,7ko audientzia zatia lortuz.


Gernika bajo las bombas emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek filma aurkeztu zuen 'La Noche de...' saioan eta tarte honek ere nagusitasuna lortu zuen bere ordutegian. %18,3ko audientzia zatiarekin, saioak urte honetan lortutako daturik onena izan zuen. Horrez gain, 347.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen eta urteko atalik ikusiena izan zen. 


ETB-2k Gernika bajo las bombas filmaren lehengo atala eskaini zuen eta datorren asteartean amaiera emitituko da, eduki bereziak eskainiko dituen 'La Noche de…' tartearen ostean.

'Goenkale', urteko bigarren atalik ikusiena


Asteartean, 'Goenkale' telesailak ere audientziaren harrera oso ona lortu zuen; urteko bigarren atalik ikusiena izan zen. 112.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen eta %11,8ko audientzia zatia euskaldunaren artean.

Filma ikus daiteke hemen: Eitb Nahieran (gazteleraz).

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...