2012/10/01

Frantziako zerbitzu sekretuak hil zuen Gadafi Libiako buruzagia

BERTSIO BERRIA

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/10/01


Diktadore ohia ez zen matxinoen tiro baten ondorioz hil, Corriere della Sera egunkariak jakinarazi duenez.


Muamar Gadafi Libiako buruzagi ohia. Argazkia: EFE

Frantziako agente sekretu batek hil zuen Muamar Gadafi Libiako buruzagi ohia, eta ez matxino batek bertsio ofizialak zioen bezala, Corriere della Sera Italiako egunkariak jakinarazi duenez. Espioi frantziarra matxinoen artean infiltratu zen diktadorea hiltzeko, Nicolas Sarkozy Frantziako orduko presidenteak aginduta.

Egunkari italiarrak kontatutako bertsioak Mahmoud Jibril Libiako lehen ministro ohiarenarekin bat egiten du, izan ere, “matxinoen artean infiltratu zen atzerriko agente bati” egotzi zion Gadafiren hilketa Egiptoko telebista kate bati eskainitako elkarrizketa batean.

Diktadore ohia 2011ko urriaren 20an hil zen, Libiatik ihes egin nahian zegoela. NATOko soldaduek Gobernuko konboi bati eraso zioten, Gadafi barruan zegoela jakin gabe. Matxinoek gertakariaren lekura heldu ziren geroago, eta koronela aurkitu zuten.

Une hartatik aurrera zer gertatu zen ez dago oso argi. Gadafi Gobernuko indarren eta matxinoen arteko tiroketa batean hil zela diote matxinoek. Bestalde, gobernuz kanpoko erakunde batzuek eta nazioarteko komunitateak ikerketa zabaltzeko eskatu dute, Gadafi nahita hil zutelakoan.

Orain arte, Omran Shaban gazteari egotzi diote buruzagi ohiaren hilketa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...