2012/09/18

Santiago Carrillo hil da, 97 urte zituela ( 2012/09/18 )

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/09/18

PCEko buruzagi historikoaren osasun-egoerak okerrera egin du aste honetan, azken hilabeteotan hainbat aldiz ospitaleratu eta gero.

Santiago Carrillo Diputatuen Kongresuan 1977an. Bere alboan Dolores Ibarruru eta Ignacio Gallego.
Santiago Carrillo Diputatuen Kongresuan 1977an. Bere alboan Dolores Ibarruri eta Ignacio Gallego.

ALBISTEAK
 (2)
Santiago Carrillo PCEko buruzagi historikoa hil da astearte honetan, 97 urte zituela, Madrilgo etxean, haren familiak jakitera eman duenez. 
Semeetako batek azaldu duenez, siesta egiten ari zela hil da. 
Carrilloren gorpuzkiak (etxean daude oraindik) Madrilgo beilatokira gaur arratsaldean eramatea aurreikusi dute. 
PCEko buruzagi historikoaren osasun-egoerak okerrera egin du aste honetan, azken hilabeteotan hainbat aldiz ospitaleratu eta gero. 
Azkeneko aldiz uztailean izan zen Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean, egun batzuk behaketa prozesuan emateko, odol-fluxuaren arazo batengatik
Carrilloren hil-kapera Madrilgo CCOOeko egoitzan jarriko dute 
Santiago Carrillo PCEko idazkari nagusi ohiaren gorpuzkiak datozen orduetan Madrilgo CCOOeko egoitzako Marcelino Camacho auditoriora eramango dituzte, familiak hala eskatuta, sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez. 
Hilkutxa Carrilloren etxebizitzatik CCOOren egoitzara eramango dute, Lope de Vega kaleko 40 zenbakian, Diputatuen Kongresutik gertu. 
____________________________

SANTIAGO CARRILLO ZENDU DA

Agur Trantsizioko ikur nagusietako bati


Eitb.com, ERREDAKZIOA, 2012/09/19

Ehunka pertsona PCEko buruzagi historikoaren hil-kaperara bertaratzen ari dira, azken agurra emateko.
Santiago Carrillo buruzagi komunista historikoa zenaren hil-kapera gaur goizean zabaldu dute, CCOO sindikatuak Madrilen duen egoitzan. Hain zuzen ere, 21:00ak arte izango da zabalik, Marcelino Camacho aretoan.
Ehunka pertsona bertaratzen ari dira, Carrillori azken agurra emateko, hala nola Fatima Bañez Ekonomia ministroa (Gobernuaren partez joan den lehen); Cayo Lara IUko idazkari nagusia eta alderdi horretako diputatu guztiak; Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiak; Alfonso Guerra PSOEko kide historikoa etaAdolfo Suarez Illana, Espainiako Gobernuko presidente ohiaren semea.
Gorpua bihar erraustuko dute, Almudenako hilerrian. Ondoren, errautsak itsasora botako dituzte, Gijonen (Asturias), berak nahi bezala.
1960tik 1982ra PCEren idazkari nagusi eta Espainiako Trantsizioko aktore garrantzitsuenetako bat izandakoa atzo arratsaldean zendu zen, etxean, lo zegoela. 96 urte zituen, baina burua azken unea arte argi izan zuen.
Lagunak eta hainbat politikari haren etxera joan ziren atzo, senideei elkartasuna eta doluminak adierazteko. Besteak beste, Juan Carlos eta Sofia errege-erreginak izan ziren bertan, eta Carrillok Trantsizioan izandako papera goratu zuten.
Halaber, Kongresuko osoko bilkurak txalo zaparrada bat eskaini zion, heriotzaren berri izan eta berehala.
Carrillo PCEren erreferente nagusia izan da, Dolores Ibarrurirekin batera. Trantsizioan, aurkari politikoekin akordioak lortzeko gaitasun handia erakutsi zuen. Gainera, komunistek ikur konstituzionalak onartzea lortu zuen, tartean bandera eta Monarkia.
____________________________

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...