2012/09/28

Gaur 37 urte Txiki, Otaegi eta FRAPeko militanteak fusilatu zituzten


Gaur 37 urte Francoren aginduz Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko militanteak fusilatu zituzten. Urtero bezala, Zarauzko hilerrian omenaldia eginen dute. Ahaztuak elkarteak deituriko ekitaldian ordezkaritza politiko zabala izan da aurten. PSE, EAJ, Aralar eta Bildu alderdien ordezkariak han izan dira. Lehen aldikotz Lakuako gobernuak ordezkari bat igorri du ekitaldira. Irudian, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria, Ines Ibañez, lore sorta bat jarri du Txikiren hilobiaren gainean. 
Iturria: Kazeta.info, 2012eko irailaren 28a  Argazkia: Andoni CANELLADA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...