2012/09/03

Frankismoak hildako 88.000 biktima daude gutxienez oraindik fosa komunetan lurperatuta (Argia)

Argia.com, 2012-08-31 

Frankismoaren 88.000 biktima lurpean daude oraindik.

Kanbodiaren ondoren, Espainiako Estatua da munduan desagertutako hildako gehien lurpean dituen herrialdea. Krimen horietako asko, gainera, ikertu gabe daude oraindik.

Desagerrarazitako biktimen eguna zen atzo eta Espainiako Estatuko Memoriaren Foroen Federazioak Espainiako Gobernuari gogorarazi dio 88.000 hildako inguru daudela oraindik lurperatuta. 

88.000 horietatik 20.000 inguru Frankismoaren biktimak direla uste da, Espainiako Estatuko Foroen Federazioak ohartarazi duenez.

Desagertutakoen zifra ez da zehatza, teorietan eta kalkuluetan oinarritutako hurbilketa da. Beti gutxienekoa aipatzen da badaezpada, baina askoz gehiago izan daitezke. Espainiako Estatuko Foroen Federazioako Emilio Silvak adierazi du “Probintzia bakoitzeko hiriburu guztietan dago hilobi bat, baina hilobi barruan egon daitezkeen pertsona kopurua zaila da jakitea. Diktadurako dokumentazio asko desegin dira eta kasu batzuetan familiartekoek ez dute erreklamaziorik egin”.

Hobi komun gehienak Aragoin (594) eta Andaluzian daude (492). Euskal Herrian orain arte 92 aurkitu dira.

Espainiako Gobernuak eta epaileek ez dituzte bete Argentinako justiziak egindako eskariak. Prozesu hori babesten duen AQUA herritar sareak egoera hori salatu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...