2012/09/13

'Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa' dokumentalaren estreinaldia

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak egindako “Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa” aurkeztuko da publikoki.


Astebete barru (irailaren 18an) izango da, Amaia Udal Antzokian, euskaraz (19:00etan) eta erdaraz (20:30ean).

Arrasate 1936, emakumea, gerra eta errepresioa

Informazio gehiago

  • Elkarrizketa, agazkia eta dokumentalaJulia Monge (Intxorta 1937-ko kide): “Emakumeak ez zeuden trintxeran, baina bai bizitzak mant  entzeko lanean”. Mondraberri, Arrasateko ataria. 
  • Dokumentala: Youtube, 06/09/2012,  "Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktadura bizi, sentitu eta pairatu zuten emakumeen ahotan, jasan behar izan zuten izuaren gordina ikusarazten digute. 
    Euren bizipenak borrokaz mintzo dira eta orain garenaren zati bat, euren indarrarengandik eta kemenarengandik jaio zela demostratzen dute.
    Historia idatziak jaso ez arren, emakumezkoak izan dira urte goibel hauetako protagonista nagusiak. Sufritu dute, baina jardun dute, sortu dute eta aurrera egiten jakin dute. Dokumental honek emakumeek jasandako ahanztura eta isileko istorioak aireratu nahi ditu".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...