2012/08/23

Iruña-Veleiako aurkikuntzak, egiazkoak ala faltsuak?

6 urte pasa dira jada Lurmen enpresako taldeak Iruña Okako aztarnategian 420 ostraka aurkitu zituela, horietako batzuk euskaraz idatziak. Orduan piztu zen polemika, eta asko izan ziren aurkikuntzen egiazkotasuna dudan jartzen hasi zirenak. Kontra eztabaida programan, ika-mikaren atzean dagoena argitzen ahalegindu gara, bi aldeetako gonbidatuak ekarriz eta gai korapilatsu honen inguruan arituz. Ikusgaiwww.kontraprograma.com helbidean.



Talde argazkia
Iruña Veleiako erromatar garaiko aztarnategia, Gasteiztik hamar bat kilometrotara, Iruña Okako udalerrian dago kokatua, Zadorra ibaiaren ertzean. 2006an aztarnategia polemikaren epizentro bilakatu zen indusketaz arduratzen zen Lurmen enpresako arkeologo taldeak, Eliseo Gilek zuzendua, aurkikuntza ezohiko eta harrigarri batzuen berri eman zuenean: K.o.go III eta IV mendeko 420 bat ostraka topatu ziren euskararen jatorria eta kristautasunaren etorrera berrinterpretatzera derrigortzen zutenak.
Berehala, komunitate zientifikoa aurkikuntza hauen benetakotasuna dudan jartzen hasi zen, eta 2008an Arabako Diputazioak Gili azteranategia kudeatzeko ardura kendu eta salaketa jarri zion. Gaur egun, auziak epaitegietan darrai.
Harrezkero, ahots asko izan dira aurkikuntzak defendatu eta baliogabetu dituztenenak. Kontran, lehen aldiz, aurrez aurre jarri ditugu bi posturak helburu bakarrarekin: euskal gizartearentzat ezin nahasiagoa suertatzen ari diren, eta egiazkoak balira, kalkula ezineko balioa luketen ostraka polemiko hauen auzia argitzen laguntzea.
Gonbidatuak
Aurkikuntzen egiazkotasuna defendatuz Idoia Filloy, arkeologa eta Iruña-Veleiako indusketetako zuzendari ohia, eta Juan Martin Elexpuru, idazle, itzultzaile eta doktorea euskal filologian, izan dira. Biak izan dira ostraken egiazkotasunaren defendatzaile sutsuak hasi hasieratik, eta SOS Iruña-Veleia webgunean egin dute gaiaren jarraipena. Mahairen bestaldean, duda asko dituzten zientzialarien iritzia ordezkatuz, Mertxe Urteaga, arkeologa, Irungo Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria eta Arkeolan fundazioko zuzendaria; etaJavier Arce, arkeologia irakaslea Lilleko Unibertsitatean eta ikerketa irakaslea izan dira.
Kontra Programa
Kontran euskal gizartearen intereseko diren gaiak mahai gaineratzen jarraitzen dugu. Kontra orain dela ia urtebete jaio zen, eta formatu berriko eztabaida saio bat da, Nerea Aliasek gidatua. Gai politiko, ekonomiko eta sozialak jorratzen dira, eta orain arte harrera oso ona izan du saioen sakontasunagatik eta gonbidatuen kalitatearengatik. Ikusleek ere eztabaidetan parte hartzeko aukera dute iruzkinak eta bozkaketak eginez.
Datozen programetan Nafarroa eta Iparraldearen izaerak jorratuko ditugu, eta pertsonaia historikoei buruzko eztabaidak ere aurreikusten ditugu, hala nola, Sabino Arana eta Lopez de Aro familiari buruzkoak. Informazio gehiagorako bisitatu www.kontraprograma.com helbidea edota idatziinfo@kontraprograma.com -era.


Iruña Veleiako erromatar garaiko aztarnategia, Gasteiztik hamar bat kilometrotara, Iruña Okako udalerrian dago kokatua, Zadorra ibaiaren ertzean. 2006an aztarnategia polemikaren epizentro bilakatu zen indusketaz arduratzen zen Lurmen enpresako arkeologo taldeak, Eliseo Gilek zuzendua, aurkikuntza ezohiko eta harrigarri batzuen berri eman zuenean: K.o.go III eta IV mendeko 420 bat ostraka topatu ziren euskararen jatorria eta kristautasunaren etorrera berrinterpretatzera derrigortzen zutenak.


Berehala, komunitate zientifikoa aurkikuntza hauen benetakotasuna dudan jartzen hasi zen, eta 2008an Arabako Diputazioak Gili azteranategia kudeatzeko ardura kendu eta salaketa jarri zion. Gaur egun, auziak epaitegietan darrai.


Harrezkero, ahots asko izan dira aurkikuntzak defendatu eta baliogabetu dituztenenak. Kontran, lehen aldiz, aurrez aurre jarri ditugu bi posturak helburu bakarrarekin: euskal gizartearentzat ezin nahasiagoa suertatzen ari diren, eta egiazkoak balira, kalkula ezineko balioa luketen ostraka polemiko hauen auzia argitzen laguntzea.



 



Grabazio data
2012-07-04
Publikazio data
2012-08-20














No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...