2012/07/03

Eibar Hirugarren Errepublikaren aldeko herrien sarera batu da

Argia. com, 2012-07-03

handitu txikitu
Eibarko Udala.
Eibarko Udala.

Eibar, 1931n Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria, Hirugarren Errepublikaren aldeko herrien sarera batu da. Ezker Anitzak aurkeztutako mozioaren alde bozkatu zuten PSEk eta Bilduk, EAJ abstenitu egin zen eta PPk kontra bozkatu zuen. Espainiako Konstituziotik abiatuta, Errepublika ezartzera bideratutako prozesua bultzatzea du helburu sareak.

Espainiako Estatuko 40 bat herrik osatzen dute sarea. Hego Euskal Herrian, 27.000 biztanle dituen Eibarrez gain, honako herriek ere hartzen dute parte: Irurtzun, Altsasu, Berriozar, Antsoain, Agoitz, Zangoza, Ondarroa, Pasaia, Tolosa, Oibar, Orkoien eta Atarrabia.

Hirugarren Errepublikaren aldeko sarea 2007ko uztailaren 26an sortu zen, Andaluziako hamaika udalek euren parlamentuan mozioa aurkeztu ostean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...