2012/06/28

Iruña-Veleiako aztarnategia zabalduko dute asteburuan

Becerro Bengoak dokumentatu zuen monasterioaren aztarnak ikusi ahalko dira lehen aldiz.

EITB.com, 28/06/2012 16:42:00

Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarra zabalduko dute asteburu honetan. Bertan egindako indusketek agerian utzi dituzte hainbat mendetan ezkutuan egon diren aztarnak. Horien artean, Becerro Bengoak dokumentatu zuen monasterioaren aztarnak. Jerusalem, Rodas eta Maltako San Joanen monasterioa izandakoa.

Bisita gidatuak Iruña-Veleiako hiria babesten zuen harresian hasten dira. III. mendean eginikoa da eta 11 hektareako azalera mugatzen zuen. Bisitariek harresia ukitu eta inskripzioak hurbiletik ikusi ahal izango dute.

Ibilbidean, hiriaren barruan murgilduko da bisitaria, eta mosaikoak, etxeak, ur-zuloak eta tenpluak ikusi ahalko ditu, eta baso erraldoi baten erdian, orain arte egin duten azken aurkikuntza: XIV. mendeko monasterioaren aztarnak.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...