2012/04/27

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena

Bonbardaketa Francok agindu zuela aitortzea nahi du Gernikako alkateak

Eitb.COM, ERREDAKZIOA2012/04/26

Jose Maria Gorroño alkateak Espainiako Gobernua bonbardaketaren inguruan egia esateko "gai ez izatea" deitoratu du. Halaber, Picassoren 'Guernica' Reina Sofiatik Gernikara ekar dezatela eskatu du.

Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak (Bildu) Espainiako Gobernuari 1937ko apirilaren 26an Bizkaiko herriak jasan zuen bonbardaketaren "agindua" Francok eman zuela aitortzeko eskatu dio. Ostegun honetan 75. urteurrena bete da.
Gorroñok Espainiako Gobernua bonbardaketaren inguruko "egia" onartzeko "gai ez izatea" deitoratu du, eta hala, Alemaniak 1997an -50. urteurrenean- Gernikako Udaletxera eraso horren inguruko atsekabea erakutsiz eskutitz bat igorri zuela jarri du adibide gisa, bertan Condor Legioak egin zuela aitortu zuen herrialde hark. 
"Espainiako Gobernuak hau esateko gai izan beharko luke: bai, Gernika Francoren aginduz bonbardatu zuten", adierazi du Gorroñok.
Alkateak adierazi duenez, erasoa Gernikaren gainean egin zuten herria "askatasunaren sinbolo eta Europako demokrazia zaharrenetakoaren ordezkari" delako. 
Halaber, Pablo Picassoren "Guernica" izeneko lana, herriak pairatu zuen bonbardaketa latza islatzen duena, alegia, Madrilgo Reina Sofia museotik Gernikara ekartzeko eskaera egin du Jose Mari Gorroño alkateak.

INFORMAZIO GEHIAGO

BOTO BATEN ALDEAREKIN
Aralarrek Legebiltzarrean aurkeztutako ekimena zen. Horren ordez, herriaren memoria bizirik mantentzearen aldeko zuzenketa onartu dute eta PSE-EEk, PPk eta UpyDk. 

EITB.COM, ERREDAKZIOA2012/04/25. 

Atzera bota dute Erregeak Gernikari barkamena eskatzeko proposamena.
Patxi López lehendakaria (PSOE)


Eusko Legebiltzarrak ez du onartu Espainiako erregeak Gernikari barkamen eska diezaion berau premiatzeko proposamena
Erregeak 1937ko Gernikako bonbardaketak eragindako oinazea aitortzearen alde Legebiltzarrak ebazpen bat onartzea zuen helburu Aralarrek aurkeztutako ekimenak, baina proposamenak PSE-EE, PP eta UPyD alderdien ezetza jaso du.
Barkamen-eskaera ageriko baten aldekoa zen Mikel Basabek aurkeztutako oinarrizko testua, baina, EAJrekin eta Ezker Anitzarekin adostu ondoren, eskaera hori aldatzea hitzartu du Aralarrek, eta ''eragindako kaltea aitortzea'' eskatzea onartu du
Hala ere, proposamenak ez du gehiengoaren babesa eskuratu, eta PSE-EE, PP eta UPyD alderdien kontrako 35 botoei esker ez du aurrera egin.
Gainera, Dani Maeztu Legebiltzarrean ez egoteak berdinketa galarazi du.
Ostegun honetan Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen dela gogoratu du Basabek, eta Alemaniak dagoeneko barkamena eskatu duen arren, ''Espainiak oraindik ez du egin'',  azpimarratu du.
Monarkiari kalte egiteko helbururik ez dutela azaldu du Basabek, ''laguntzarik gabe Monarkiak berak bere izenari kalte egiten diolako jada''. Afrikara egindako bidaiaren ondoren, ''elefanteei barkamena eskatu'' bai baina Gernikari eskatu ez izana ondo ikusten ote duten galdetu die Basabek sozialistei.
Pilar Perez Fuentes (PSE-EE) legebiltzarkideak esan du desiragarria litzatekeela erregeak barkamena eskatzea, eta ondo ikusiko lukeela; baina ez du egoki ikusi Eusko Legebiltzarrak egitea eskaera hori.
Antonio Damboreneak (PP), bestalde, kontraesanetan aritzea leporatu dio Aralarri, ''Monarkiaren zilegitasuna onartzen ez duelako, baina aldi berean barkamena eskatzea eskatzen diolako''.
Herriaren memoria bizirik mantentzearen alde
Aralarren proposamena baztertu ondoren, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek herriaren memoria bizirik mantentzearen aldeko zuzenketa onartu dute. Gobernuak eta Gorte Nagusiek ere berau bizirik mantentzea defendatu du testuak.
==================

Euskadik Gernikako bonbardaketaren biktimak omendu ditu

EITB.COM, ERREDAKZIOA,
2012/04/26

Lehendakariak Gernikako tragedia "mendekua bilatzeko baino, indarkeriaren aukako horma bat eraikitzeko" gogoratzea eskatu du. Hainbat ekitaldirekin omenaldia egingo diete gaur biktimei.

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena bete den honetan, bertako herritarrek eta euskal gizarteak gertuko historian bizi izan duten unerik latzena ekarri dugu ostegun honetan gogora. 1937ko apirilaren 26an Kondor legioko hegazkinek herria suntsitu zuten, eta 126 pertsona hil zituzten, azken datuen arabera. Pablo Picasso artistak tragedia islatu zuen margolan batean.
Gernikan goizean egin duten omenaldian Patxi Lopez lehendakaria, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea,Martin Garitano eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Reinehard Silberberg Alemaniako enbaxadorea izan dira, besteak beste.
Lehendakariak Gernikako tragedia "mendekua bilatzeko baino, indarkeriaren aurkako horma bat eraikitzeko" gogoratzea eskatu du, etorkizunean Euskadin indarkeriarik ez izateko. Halaber, itxaropentsu agertu da, "hainbat urteren ostean, gaur, lehen aldiz "Euskadi "erabat askea" delako.
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzeko ekitaldietan Patxi Lopezek adierazi duenez, "ez dugu Gernikako tragedia 75 urte geroago gogoratzen iraganean oinarrituta egun mendekua bilatzeko, horma bat eraikitzeko baino, etorkizunean Euskadin indarkeriarik ez izateko".
Lopezek helburu hori lortzeko beharra defendatu du, batez ere, orain, "itxaropenerako arrazoiak baititugu".
Lehendakariaren ustez, euskal gizarteak "indarkeriarik gabeko askatasun garaia bizi du, azkenean", eta hori, bere iritzian, "beldurrari aurre egiteagatik jasotako saria eta askatasunaren eta demokraziaren garaipena da ".
Patxi Lopezen hitzetan, "hemen gaudenetako batek ere ez dugu gertatutakoan erantzukizunik, baina gertatutakoaz ikasteko balio behar zaigu".
Bonbardaketa oroitzeko ekitaldien helburua "arratsalde mingarri eta beldurgarri hori ez ahaztea" da, esan du lehendakariak.
Sariak, lore eskaintza eta gernikarren omenaldia
Egun osoan zehar hainbat ekitaldirekin eta omenaldirekin gogoratu dute ostegun honetan, Gernikan bertan, orduan gertatutakoa. Horietako batek Roman Herzog Alemaniako presidente ohia izan du protagonista. 1994a eta 1999a bitartean izan zen presidente, eta Gernikako bonbardaketa Condor legioko hegazkinek egin zutela aitortu zion Gernikako herriari, eskutitz bidez, 1997an. Gertatutakoagatik dolumina agertu zuen gutun hartan, eta keinu eta aitorpen hori eskertzeko, VIII. Gernika Saria eman diote gaur. Lokarrik eta Gernika Gogoratuz ikerketa egoitzak ere saria jaso dute.
Nestor Basterretxea artistaren 'Suaren Agonia' eskultura ere inauguratu dute, eta 'Gernika bajo las bombas' bonbardaketaren inguruan egin den lehen filma estreinatu dute. ETBren ekoizpen da.
15:45ean, sirena baten hotsak Gernikako bonbardaketaren sarraskia hasi zen ordua gogoratu du.
Ondoren, lore eskaintza egin diete bonbardaketan hildakoei, eta, 'Gernika Sutan' kale antzerkia ikusteko aukera ere egon da, gernikarrek antzeztua.
Kandelekin eta isiltasunean murgilduta bukatu dituzte eguneko omenaldiak.
1937ko apirilaren 26a, Twitter bidez
Bonbardaketa gaur egun jazo izan balitz orduan protagonista izan zirenetako batzuek nola kontatuko zuketen irudikatu nahi izan dugu. Gernikako Bakearen Museoarekin etaBonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruarekin elkarlanean, eitb.com-ek duela 75 urteko apirilaren 26 hura gogora ekarri nahi izan du. Ordukoarekin lotura zuzena izan zutenhamar pertsonak –horietako batzuk oraindik bizi dira– gaur egungo baliabideekin egun huranola kontatuko luketen irudikatu dugu.
Egun horretan protagonista izan zirenetako batzuek hitza hartuko dute, sare sozialen bidez: Jose Antonio Agirre lehendakariakEmilio Mola eta von Richtoffen jeneralek, George L. Steer kazetariak, eta Luis IriondoAndone Bidaguren eta Mateo Malaxetxebarria gernikarrek, besteak beste, egun hartako gertaerak biziberritu dituzte. 
Goizean goizetik hasita, hegazkinen orroak hautsitako arratsalde lasaia igarota, gaueko iluntasunak Gernika suntsitua estali zuen arte biziberritu dugu eguna, eta pausoz pauso jarraitu ahal izan da eitb.com-en, eta Twitterren #gernika75 hastag-a (etiketa) jarraituz.
=====================
Bideo gehiago


Astelehenean hasiko da filmatzen EITBk bultzaturiko 'Gernika bajo las bombas' filma. Gernikan bertan azaldu dutenez, benetako eta fikziozko pertsonaietan oinarrituz, gernikarrek kondor legioaren bonbardaketan jasan zutena islatuko du filmak. EITB.COM, 2012/04/26



Maite Zaldunbidek Gernikatik Kolonbiara ihes egin zuen eta ez da itzuli
Bonbardaketa izan zenean asko eta asko izan ziren Gernikatik munduko hainbat herrialdetara ihes egin behar izan zutenak. Batzuk itzuli badira ere, asko dira jaioterrira itzuli ez direnak. 
EITB.COM, 2012/04/27.


Gernikako bonbardaketak 75 urte. EITB Nahieran. 
60 minutos: Gernika, 75 años despuésGernikako Bonbardaketaren 75. urtemugaren inguruan Iñaki Lopezek, historiari eta gaurko egoerari erreparatuz, erreportaje berezi bat aurkeztu du. Gazteleraz. 60 minutu, EITB Nahieran, 2012/04/25.

Informazio historikoa
Gernikako bonbardaketaren kontakizuna kantu bidez
Argazkiaren iturria: EITB.com

Gernikako Bonbardaketa, minutuz minutu, pertsonaiak, bideoak, infografia,  Gernikaren bonbardaketa oinarri izan duten abestiak, Mikel Markezek aurkeztutako 'Kaja Beltza' saioan...  EITB, 2012.
DOKUMENTALAK

Gerra zibila Euskadin. 5 bideo. EITB, 2005. Gerra zibilak Euskal Herrian izandako eraginari buruzko serie historikoa, altxamendu frankista gertatu zenetik gerra osteko erbestealdira arte:

1. Heriotza inguratua1936ko uztailaren 18an Espainiako gerra zibila eragingo zuen altxamendua gertatu zen Melillan. Altxamendua Espainiara zabaldu zen, eta Nafarroa izan zen matxinatuen gotorleku nagusia Euskal Herrian, Mola jenerala buru zutela. Ondorengo erasoaldiak...



2. Euskal oasia. Denbora luze samarrean, Bilbo izan zen frankisten ekintzatik libre gelditu zen bazter bakarra, eta nolabaiteko askatasun-oasia izan zen Mola eta Francoren zapalkuntza militarraren erdian. Bilboko burdinazko gerrikoa behin betiko erori baino hilabe...
 
3. Gernika eta Santoña arteanGerraren amaiera Euskal Herrian: erasoaldi frankistaren hasieratik, 1937ko martxoaren 30ean, urte bereko urrian Asturias erori zen arte. Bitarte horretan Durango eta Gernikako bonbardaketak gertatu ziren.


4. Erbesterako bidean.

 


5. Gernikatik HiroshimaraAltxamendu frankistaren aurka borrokatu ondoren, askatasuna berrezarriko zen itxaropenez, II. Mundu Gerran borrokan jarraitu zuten euskal gudarien historia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...